Project Description
ERRENTERIA BERDINTASUNA
Errenteriako Udala – Berdintasuna
Work / Errenteria Berdintasuna
erronka
Pandemia garaiaren ondorengo lehen Madalenen ateetan, Errenteriako Udaleko berdintasun azpisailak ahalegin berezia egin du erasorik gabeko jaien aldeko sentsibilizazio kanpaina abian jarriz.
Kanpaina honek erronka ezberdinak hartzen ditu kontuan: gizartearen erasoen aurkako konzientzia piztu; eraso egoerak bistaratu; gaitutako zerbitzuak bistaratu; eta lekukoen erasoen aurkako parte hartze aktiboa sustatu; erasotzaileei eta haien konplizeei interpelatu. Eraso edota indarkeria egoerek eragiten dituzten kaltetu-kaltegile-lekuko etiketetaik haratago iristea du helburu.
Lan eremuak
leloa & kontakizuna
Eraso denaren eta ez denaren arteko muga zalantzazkoa izan ohi da hainbat egoeretan. Erasoa norengadik datorrenaren arabera ere, pertsona ezagunengandik edo ezezagunengandik, malguagoak edo ulerkorragoak izan ohi gara. Eta badirudi, kaltetua sentitzen dela erantzule edota errudun eraso egoeretan.
Leloa eraso eta eroso terminoen arteko hitz-joko batekin gauzatu dugu. Batetik, kaltetuak ahalduntzeko; bestetik, lekukoei, erasotzaileei eta konplizeei interpelatzeko. Zentzu berean, kontakizunak, eraso egoeren ardura erasotzailearen gain kokatzen du; erasoa jasan duen pertsonarenganako edo sentitzeko moduarekiko inolako epairik gabe.



sentsibilizazio kanpaina
ERRENTERIAN, ERASORIK EZ
Kanpainarekin batera, hainbat ekintza ere abian jarri dira: jaietarako gaitutako 24 orduko arreta telefonoa, eragileekin landutako eta herritarrei zuzendutako protokoloak eta herrigunean kokatutako arretarako gune erosoa.
Gainera, kanpainak tokiko hedapen zabala izan du: etxez-etxe banatzeko eskuorriak, banderolak, udaleko lona, kartelak eta merchandising elementu ezberdinak.







