Project Description

ERRAZA DA

Donostiako Udala – Euskara Zerbitzua

Work / Erraza da

erronka

Donostiako Alde Zaharreko ostalarien artean proiektu piloto bat martxan jarri zen bi erronkei erantzuteko: batetik, ostalaritzan lan egiten duten pertsonei euskara ezagutarazi eta hitz/esaldi labur erabilgarriak irakastea eta bestetik, bezeroei euskaraz eskatzeko erraztasunak ematea.

Lan eremuak

Komunikazio kanpaina eta estrategia

Diseinua

Sormena

Web

ideia kreatiboa

Ekimena eta komunikazio estrategia bete daitekeen helburu baten gainean sortu genuen, alegia, egunero euskaraz 2 hitz ikastea eta 3 hilabeteren buruan 200 hitz/esaldi labur ikastea jarri genuen oinarrian. Hortik abiatuta, euskara ikastea, gainontzeko hizkuntzak bezala, erraza dela transmititu nahi izan zen. Lehen hitza euskaraz egitea ezinbestekoa da, erraza da eta lortu daitekeen zerbait da, horretarako baliabide eta erraztasun guztiak eskainiz: hiztegia, webgunea, bi astero ariketak emailera bidaliz, …

Erraza da, lehen hitza euskaraz egitea