Project Description

POLAIT EVENTS

Esperientziak sortzen

Work / Polait

erronka

Esperientzia handiko lantaldea dago Polait Events enpresaren atzean, eta gugana etorri zirenean dena sortzeke zegoen. Izena, marka, diskurtsoa eta posizionamendua bera. Hasieratik abiatu ginen, elkar lan eginez eta lau hilabeteren buruan, marka, baloreak, eta komunikazio euskarriak sortuak ziren, webgunea barne.

Lan eremuak

Branding & Komunikazio Estrategikoa

Diseinua & Esperientzia Digitala

Creative Content

branding & komunikazio estrategikoa

Polait Events izaera handiko enpresa da, berau osatzen duen lantaldeagatik. Marka batek asko du esaterako eta kasu honetan ere muinera iritsi ginen. Hiru branding saioren ostean, komunikazio estrategiaren dossierrean baloreak eta diskurtsoa eratu genituen beti ere lortu nahi den posizionamendura bideratuz.

Polait Events, esperientziak sortzen

Ekitaldiaren ideiatik hasi eta exekuzioraino fase guztiak bere egiten ditu Polait Events-ek. Esperientziak sortzen ari dira, esperientzia handiko lantaldearekin.

diseinua & esperientzia digitala

Webgune honek hiru helburu zituen: erabiltzaileak segundo gutxitan jakitea ea zertan dagoen espezializatua Polait Events, egindako ekitaldien berri izatea modu erakargarri batean, eta enpresaren esentzia eta lantaldea bistaratzea.