Project Description

MUSEOTIK

Euskadiko Museoen Ataria

Work / Museotik

erronka

MUSEOTIK Euskadiko museoen katalogo kolektiboa da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Politika Sailaren proposamen digitala. 

Museoetako zuzendariei Museotik-en nondik norako guztia azaltzea zen helburu nagusia, hots, Museotik bere egitea nahi genuen eta horretarako, gosari-aurkezpena antolatu genuen Donostiako Miramar jauregian.  

Gure erronka nagusia, elkargune hau balioan jartzea, ahalduntzea eta ikusgarritasuna lantzea izanik.

Lan eremuak

Leloa & kontakizuna

Komunikazioa

Ekitaldia

leloa & kontakizuna

Kultura gogo gehiago

Museo-jardueran diharduten eragileek badute, noski, kultura gogoa. Baita gizartean kulturarekiko gogo gehiago pizteko nahiz esnatzeko borondatea ere. 

Lelo honekin, batetik, guztiek partekatzen duten sentimendu hori indartu nahi izan dugu eragileengan. Bestetik, kanal digitalak ahalbidetzen dituen onurak “kultura gogo”aren biderkatzaile gakoan islatu nahi ditugu; nolabait, kanal digital berriak kultura gogo gehiago eragiteko gaitasuna ematen dielako.

Museotik esperientzia

Museotik esperientziaren baitan, museoetako zuzendariei zuzendutako ekitaldi bat antolatu genuen, kanal digitala aurkezteko ekitaldia. Bertan, eragileak erabiltzaile esperientzian murgildu genituen, kanal digitalaren abantailak lehen pertsonan bizi eta gozatzeko helburuarekin. 

Plataformak eskaintzen duen esperientzia digitala aurrez aurre bizitzeko aukera eman genien plataformak eskainiko dituen euskarrietan oinarrituta.