Project Description

KIROLGI

Talentua pizten

Work / Kirolgi

erronka

Honakoa zen egoera: Kirolgi aski marka ezaguna zen jendearentzat eta kirolarekin lotzen zen, horraino ondo. Hala ere, oso jende gutxik zekien zein zen bere egitekoa eta 2017an beste bide foru estrategiko bati ekin zion. Horrexegatik, nahitaezkoa zen marka eraldatzea, bai eta hiritarrei ondo azaltzea zer eskaintzen duen Kirolgi Fundazioak eta nolako lana egiten duen lurraldeko kirolariei laguntza globala eskainiz.

Lan eremuak

Branding-a eta komunikazio estrategia

Mezu estrategikoaren garapena

branding-a eta komunikazio estrategia

Kirolgi Fundazioaren markaren eraldaketan hainbat kontzeptuk bat egiten zuten: kohesio soziala, berrikuntza motor gisa, elkarbizitza, balore baikorrak, kirola egiteko nahia, hiritarrak, aniztasuna, motibazioa, enpresa eta kirola, gogoa, ….

Markaren eraldaketaren mezu estrategiakoaren garapena mezuaren inguruan eratu genuen.

Irudiari dagokionez marra eta puntu ez jarraiak erabiliz, Kirolgi Fundazioak ordezkatzen dituen eragile guztien aniztasuna berresten da, bai eta sortzen duen komunitatea eta guztiak norantza berean doazenaren isla. Marra sakonak berriz, esperientzia, eraginkortasuna, eta markak berez duen lidergoa azpimarratzen du.

Talentua Pizten. Claim-ak esanahi asko batzen ditu, batetik aktibitate jarrai bat egitearena, une txarrenetan ere emozioa eta sentimendu baikorrak gailentzearena, alegia kirolari estuki lotuta dauden kontzeptuak lotzen ditu. Izan ere, aktibitate hori gauzatzea da Kirolgi Fundazioaren funtsetako bat: talentua aurkitu, indartu eta gainontzeko hiritarrei inspiratu, gazte eta etorkizuneko kirolarien erreferente bilakatuz.