Project Description

ITASA

Industrias de transformación de Andoain S.A.

Work / Itasa

erronka

Rebranding prozesua – hazkuntza, nazioartekotze eta AEBetako talde batean integratzeko etapan.

Markaren birkokapena zehazteko prozesuan balioak, indar-mezuak eta markaren kontakizuna lerrokatu ditugu Neenah/Mativ taldean integratzeko eta hazkuntza estrategia berriekin. Emaitza: markaren nortasun eta ahozkotasun berriak.

Lan eremuak

ReBranding

Ikusizko nortasuna

Ahozkotasuna

ikurra

Itasak release liner-ak egiten ditu. Jatorrian, material mota ezberdinak bobinetan jasotzen dira eta neurrira egindako silikonatze-prozesuen bidez aberasten dira. Aberastutakoan, materiala bobinan edo orrietan bidaltzen zaio bezeroari.

Sinboloak neurrira egindako eta bezeroak erabiltzeko prest dagoen produktua adierazten du. Gainera, enpresak material iraunkorragoen garapenean duen inplikazioaren metafora ere bada. Sinboloak, eraikitzerekoan, bobina bat du abiapuntu eta hostoa helmuga.

Itasa

RELEASE YOUR CREATIVITY

Itasak gure sormena – gure potentziala askatzera gonbidatzen gaitu. Ikurhitzak enpresaren eta garatzen dituen konponbideen funtsa azpimarratzen du. Garapen-prozesu ororen helburu bait da release liner-ak neurrirakoak eta, aldi berean, produktuaren azken erabilera indartuko dutenak garatzea.

Itasa CoLab

LANKIDETZA ETA BERRIKUNTZA

CoLab azpimarkak lehen lerroan jartzen du Itasaren balio erantsia: lankidetza. Bezero eta lankideak ulertzeko eta, haiekin, harremanak eraikitzeko modu bat. Bai neurrira egindako garapenetarako bai berrikuntzarako lankidetza.

End Uses

XEDE TALDEAK SEGMENTATUA

Ia 60 urteko ibilbidea du Itasak, eta lehen eskutik ezagutzen ditu xede taldeak eta lehentasunezko segmentuak. Marka kontakizunak azken erabiltzaileentzako lengoaia propioa du, sektoreka edota aplikazioka sailkatuta. Markaren sinboloa eraldatu egiten da, eta azken erabilera bakoitzaren berariazko piktografiarako edukiontzi bat sortzen da, Itasaren moldagarritasun- eta expertise-balioak edo kontzeptuak indartuz.