Project Description

IrriSarri Land

Abentura parkea & Landa resorta

Work / IrriSarri Land

erronka

IrriSarri Land abentura parke bat baino askoz gehiago da, landa resort bat baino gehiago. Rol, xede-publiko eta helburu desberdinei erantzuten dio marka bakar batek, eta hasieratik aztertu nahi izan genuen marka zein momentutan aurkitzen zen, eta batez ere noruntz zioan. Horretarako, hainbat saio egin genituen marka eta bere posizionamentua aztertuz eta hausnarketa estrategikoa burutuz zuzendaritza-taldearekin batera.   

Publikoak IrriSarri Land zer den ondo ulertzea nahi genuen, eskaintza guztia ulertzea, bere egitea, eta momentu ahaztezinak sortzen dituen lurraldea dela ezagutaraztea. Emozioez ari gara hizketan. 

Ezarritako posizionamentua lortzeko kontakizuna gaurkotu genuen. IrriSarri Land, irri askoren lurraldea da, emozioen lurraldea. Haratago joan ginen, natura, abentura, gozamena eta deskonexioa batuz. 

Hala, 2019az geroztik IrriSarri Land-eko komunikazio estrategia osoa diseinatu eta exekutatzen dugu.

Lan-eremuak

Marka estrategia

Komunikazio estrategikoa

Esperientzia digitala

Sare sozialak

Prentsa-kabinetea

Diseinua

Ekitaldiak

diseinua & esperientzia digitala

Webgunea da IrriSarri Land-eko salmenta kanal nagusia, beraz ezinbestekoa zen komunikazio estrategia aldaketa bertatik hastea, kontakizun berria kontatzea. Webgune berri bat hutsetik sortu zen hitzezko eta ikusizko identitatean arreta berezia jarriz.

IrriSarri Land-en egunero gertatzen da zerbait, leku bizia da eta estrategia digitalak (sare sozialak, emailing-ak)  ere horri erantzun behar zion, Irrilariengatik (bezeroengatik) gertu egonez. Estrategia aldatu zen, jarraipen zehatzagoa eginez, gertuko tonuarekim eta elebitasuna modu natural batean erabiliz.