Project Description
IPIRANGA
Beyond Motion
Work / Husillos Ipiranga
erronka
Rebranding prozesua, Nadella taldean sartzearekin batera.
Markaren birkokapena zehazteko prozesuak, taldeko marka ezberdinekiko bizikidetza beharrei erantzuten die, kokapen osagarriak lortuz; eta talde markarekiko bizikidetza beharrei ere bai, kokapen lerrokatuak lortuz. Emaitza: ikusizko nortasun berria, ahozkotasun berria eta argitalpenen diseinu berria.
Lan eremuak
marka nortasun berria
Ipiranga da makina-erremintarako errendimendu handiko torlojuen lehen fabrikatzailea estatu mailan; eta lehenengoetako bat mundu mailan. Neurrira egindako torlojuak diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen ditu hainbat industria eta aplikazio-eremutarako. Beyond Motion – mugimendutik haratago ikurhitzak edozein aplikaziotarako neurrirako irtenbideen esentzia hori adierazten du. Ikurrak bola bat marrazten du torlojuaren ibilbide helikoidalaren aurrean, mugimendu lineala birakari edo birakaria lineala bihurtuz.
55 urteko ibilbidearekin, Ipirangak indar-mezuak; marka-kontakizuna; soluzioetarako eta produktu-familietarako namingak; eta argitalpen-diseinua estreinatzen ditu.