Project Description
HITZETATIK EKINTZETARA
Kutxa Fundazioa · Arantzazulab
Work / Hitzetatik ekintzetara
erronka
Gizartean inpaktu positibo bat eragiteko modu erraz eta erakargarria
Kutxa Fundazioak, Arantzazulab-ekin elkarlanean, gizarte ez-antolatua Garapen Jasangarrirako Helburuetara hurbiltzeko eta hauetan inplikatzeko ekimena martxan jarri zuten 2023an. Lehen edizioan egitasmoa 2 Garapen Jasangarrirako Helburuan kokatu zen, GOSE EZA. Horrela, programak, herritarrei euren ekarpena egiteko modu berritzaileak proposatu zizkien.
Egitasmoaren identitatea eta iruditeria garatu eta ezagutzera ematea izan da erronka nagusia. Modu erakargarrian proiektua aurkeztea, herritarren parte-hartzea sustatzea, egitasmoaren hito desberdinen komunikazioan bidelagun izatea.
Lan eremuak
Nortasuna
Kanpaina
Hitzetatik Ekintzetara egitasmoa ezagutzera emateko komunikazio estrategia, kanpaina eta ekintza zehatzak egin dira. Bi helburu nagusi zituen komunikazio estrategiak: egitasmoaren lehen edizioa aurkeztea eta herritarren parte-hartzea sustatzea.
Kale ekintzak
Fase desberdinak izan ditu kanpainak: lehena, sentsibilizazio fasea, Garapen Jasangarrirako Helburua kokatzeko, eta bigarrena, kaptazio fasea, herritarrak kliketan (ekintza-programan) inplikatzeko. Herritarrak sentsibilizatzeko kale ekintza deigarri bat egin genuen Donostian eta Bergaran. Kaptazio fasea, aldiz, askotariko komunikazio kanaletan oinarritu zen.
Topa! Jaialdia
Topa! Jaialdia
Hitzetatik Ekintzetara egitasmoari itxiera emateko ekitaldia izan zen, eskerrak emateko topagunea, lortutako emaitzengatik Topa! egiteko momentua. Antolakuntza eta diseinu guztiaren ardura izan genuen.