Project Description
GIPUZKOAK BADU ETORKIZUNA
Gipuzkoako Foru Aldundia · Etorkizuna Eraikiz
Work / Gipuzkoak badu etorkizuna
erronka
Zeinen garrantzitsua den norbera bere lurraldeaz harro egotea. Bizi garen lekua, munduan egon daitekeen bizilekurik onenetakoa dela jakitea eta benetan sinestea. Hori izan da gure abiapuntua, lurraldetasuna kanpainaren erdigunean ezartzea.
Etorkizuna Eraikiz markoari ikusgarritasuna eman nahi izan zaio, gipuzkoarrak ahaldunduz eta protagonista bihurtuz, eta lan egiteko modu bat dagoela gizarteratuz.
Lan-eremuak
kanpainaren marko estrategikoa
Gipuzkoa ezberdintasun maila txikienetakoa duen lurraldea da. Oso lurralde gutxik esan dezakete hori eta aldi berean, ba al dago hori baino indize potenteagorik?
Bizi-kalitateaz dihardugunean hain zuzen ere desberdintasun ezaz, ongizateaz, ekonomia egonkor batetaz, jasangarritasunaz etab. ari gara hizketan, eta hori izan da kanpainaren funts nagusia.
IRRATI KUINAK
Ez da kasualitatea…


Etorkizuna Eraikiz kapsula
Etorkizunari buruz pentsaraztera eramango gaituen benetako kapsula izan da.
Denboraren kapsula balitz bezala.
Gipuzkoako 20 udalerri zeharkatu ditu 2021ean, gipuzkoar askoren kezka eta konpromisoak jasoaz. Kapsulak bi funts izan ditu bereziki: batetik egungo Gipuzkoatik 2040an zein ezaugarri mantentzea nahi duen erantzutea eta bestetik, gipuzkoar modura etorkizuna begira konpromisoak hartzea.
Mila esker gipuzkoar parte-hartzaile guztioi!
#GipuzkoarKonpromisoa


