Project Description
GIPUZKOA TURISMOA
Gipuzkoako Foru Aldundia
Work / Gipuzkoa Turismoa
erronka
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo marka berria eratzea, bai inguruko bisitariak bai atzerriko turistak aintzat hartuta. Marka propio eta sendo bat sortzea, denboran iraupena izango duena.
Lan eremuak
sinboloa
Donostia eta Gipuzkoa batuta, hiria eta lurraldea konektatuta.
SS hizkiak oinarri hartuta eraikitako osagai piktografikoak lotura eta infinitua iradokitzen ditu. Itsasoa (olatuak) behealdean eta mendiak goikaldean.
Sinbolo berberarekin bi marka sortuko dira, bi publiko ezberdinentzat. Alde batetik, inguruko lurraldeetako bisitariei begira eta beste bat, atzerriko turistei begira.
Gipuzkoa Turismoa
Inguruko lurraldeetako bisitariei begira GIPUZKOA TURISMOA marka sortu dugu, lurraldeari protagonismo osoa emanez.
Gipuzkoa Around San Sebastian
Atzerritarrekin komunikatzerako garaian GIPUZKOA, Around San Sebastian sortu dugu.
Izan ere, atzerrian hiriburua ezagunagoa da, eta horri etekina ateraz, lurraldeari ere presentzia bermatu nahi izan zaio.
kanpaina
BERTAN DUZU. EZAGUTU.
Marka aurkezteko komunikazio kanpaina bat egin zen. Hedapena: telebistan spot-a, irratian, sare sozialetan eta prentsa idatzian izanik.