Project Description
EMAKUMEOK MUGIMENDUAN
Gipuzkoako Foru Aldundia
Work / Emakumeok Mugimenduan
erronka
Jarduera fisikoa egiteak onura ugari dakartza, ez soilik osasunerako, baita autoestimua, integrazioa eta komunitate-sentimendua sendotzeko ere. EHU-ko adituek egindako ikerketaren arabera, Gipuzkoako emakumeen 3tik 1 inaktiboak dira, eta emakume aktiboen artean gehiengoak bakarka praktikatzen du jarduera fisikoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola Departamentuak emakumeen aktibotasuna garatzeko, sustatzeko eta bistaratzeko beharra aurkeztu zuen.
Hala, Emakumeok Mugimenduan martxan jarri genuen. Egitasmoaren gakoa? Norbanakoaren jarrera aktiboa piztea eta askoren jarrera aktiboak batzea; hau da, emakume orok mugimenduarekin bat egitea. Emakumeok gure denbora, gure modura erabiltzeko mugimendua da.
Lan eremuak
marka
Gipuzkoako emakumeon bizimodu aktiboagoa sustatzeko, kirolarekiko ditugun aurreiritziak hautsi nahi izan ditugu lehenik. Egiazko iruditeria batekin, mugimenduaren onurak lehen planora eramanez, mundu anitza irudikatuz.
Gure mundu propioa, gure neurrira egina. Banakotasunetik, kolektibora. Emakumeona eta emakumeontzat.
kanpaina eta ekintzak
Mugimendua aurkezteko komunikazio kanpaina garatu zen. Hedapena: telebistan spot-a, irratian, prentsa-idatzian, sare sozialetan eta webgunean.
Webgunearen balio erantsia: aktibo mantentzeko baliabideak aurkitu eta mugimenduarekin bat egiten duten beste emakumeen istorioekin inspiratu.
Bideoa /Irudiak