Project Description

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA

Eusko Jaurlaritza – Hezkuntza Saila

Work / Euskal Eskola Publikoa

erronka

Euskal Eskola Publikoko 2018-2019 ikasturteko aurre-matrikulazio kanpaina egiterakoan, honakoa nahi genuen transmititu: gertutasuna, baikortasuna eta kalitatea. Gertutasuna Euskal Eskola Publikoko ikasleei protagonismo hutsa emanez, baikortasuna txikitatik heldutan izan nahi dugun hori transmitituz eta kalitatea, Euskal Eskola Publikoak txikitako amets horiek egi bihurtzeko baliabide eta erreminta guztiak eskura jartzen dituela adieraziz.

Lan eremuak

Publizitate kanpaina

Diseinua

Sormena – Ideia kreatiboa

ideia kreatiboa

Txikitan handitan izango garen horrekin amesten dugu eta hori irudikatu nahi izan da kanpaina gauzatzeko egin diren lau argazkietan. Ilustrazio bidez lanbide ezberdinak irudikatu dira, ikasle/haur bakoitzak nahi duena izateko aukera duelako.

Handitzen, handitzen… Mundua eskura izateko

“Handitzen handitzen” Imanol Urbietaren kanta ezagunetik abiatu ginen, esloganaren lehen zatia sortzeko eta bigarren partea, lanbide ezberdinekin lotu genuen. Aukera anitz dituzu, amets asko, eta aukera guztiak eskura dituzu; mundua eskura izateko.