Project Description
Scotland goes Basque
Etxepare Euskal Institutua
Work / Etxepare Euskal Institutua
erronka
Etxepare Euskal Institutuak euskal kultura eta euskara atzerrian ezagutzera emateko estrategian aurrerapauso bat eman eta urtebetean jarduera guztiak herrialde bakarrera bideratzeko erabakia hartu du. Hartara, 2019an #ScotlandGoesBasque programaren baitan, euskal sorkuntza eta kultura garaikidea Eskozian eman du ezagutzera eta zubiak sustatu ditu eskoziar eta euskal kultura nahiz eragileen artean.
Gure erronka izan da, batetik, programaren ildo ezberdinen irudiak sortzea eta, bestetik, berau osatu duten jarduerak gurean, Euskal Herrian, zabaltzea eta horretan esku hartu duten sortzaileei euren partaidetza ezagutzera eman zezaten ahalbidetzea, hainbat euskarriren eta prentsa-kudeaketaren bidez.
Lan eremuak
ideia kreatiboa
IRUDI OROKORRA #ScotlandGoesBasque programaren irudi orokorra sortzeko, mugimenduaren bidez euskal sorkuntza garaikidearen dinamismoa islatzen duen argazkia aukeratu genuen. Oinarrizko kolore gisa, Eskoziari erreferentzia egiten dion urdina, zuria eta beltza.
EKINTZEN IRUDIA Programazioa osatu duten musika, zinea, literatura, arte eszenikoak eta jarduera akademikoak ildo bakoitzerako irudi bana sortzeko, aldiz, bakoitzari kolore bana egokitu eta esku hartu duten sortzaileen edo sorkuntzen irudia nabarmendu dugu, eurak baitira #ScotlandGoesBasque egitasmoaren funtsa.
EDINBURGOrako IRUDIA Bestalde, Edinburgoko udako jaialdi entzutetsuetan hiriko kaleetan #ScotlandoGoesBasque jardueren berri eman zuten euskarriak ere sortu genituen. Horietan, hormatan nagusi zen zaratari gainjarri eta nabarmendu aldera, kolore solido biziak erabili genituen.




