Project Description

Gazte Ekoliderrak

Kutxa Fundazioa · Gipuzkoako Foru Aldundia

Work / Gazte Ekoliderrak

erronka

Gazte Ekoliderrak Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak , diseinatutako programa da. Jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitza ibilbidea. 

Gure erronka nagusia, irudia eta kontakizuna garatu, kaptazioan oinarritutako komunikazio estrategia landu eta proiektuaren komunikazio jarraipena egitea izan da azken bi edizioetan. Gazteak erakarri eta inplikatzea. Egitasmoa bera gizarteratzea.

Lan eremuak

Identitate bisuala

Leloa & Kontakizuna

Komunikazio-estrategia

Ekintza estrategikoak

leloa & kontakizuna

Larrialdi klimatikoa eta gizarte krisia lehen mailako erronkak dira. Gizartea kezkatuta dago. Gazteak kezkatuta daude. Baina nondik hasi? 

Gazteak eraldaketaren parte aktibo izatera bultzatzea helburu duten bi lelo nagusi proposatu genituen 2022ko eta 2023ko edizioetan. Gazteak jasangarritasunean trebatzeko, ekintzailetza sustatzeko, larrialdi klimatikoaren aurrean arduratik ekintzetara pasatzeko grina pizteko.

Komunikazio-estrategia

Ikusgarritasuna | Inplikazioa | Kaptazioa | Posizionamendua

Lau ardatz edo helburu horietan errotutako komunikazio estrategiaren diseinua, garapena eta jarraipena gauzatu genuen. Komunikazio kanalak zehaztu eta landu genituen. Besteak beste, webgune edo landing-a, sare sozial eta mailing estrategia, prentsa kabinetea eta medio plana.  Kolaboratzaile eta preskriptoreekin ekintza estrategikoak aurrera eraman ziren ere sare sozialen estrategiaren baitan.