Project Description

AROA

Eusko Jaurlaritzak euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko sortu duen marko estrategikoa

Work / Aroa

erronka

Aroaren, euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko Marko Estrategikoaren, marka-irudiaren nondik norakoak zehaztea. Datozen hamar urteetan irmo iraun behar duenaren premisa aintzat hartuta. 

Aroa markak oinarri kontzeptual sendoak izatea funtsezkoa deritzogun, eta horretarako tipografia, forma, espazioaren antolamendua eta koloreen erabilera koordinatua darabilzki horien espresiobide.

Lan eremuak

Kontzeptualizazioa

Marka proposamena

Marka nortasuna

Ikurra

ikurra

Aroa markak tipografia eta sinboloa uztartzen ditu elementu grafiko berean. Letrek ahots instituzionala darabilte; izaera sendoa dute eta, aldi berean, adeitsua. Euren formek eta sinboloarenak kontrastea sortzen dute; topagunea dira gizakiaren eta digitalaren artean.

Logoak bi ‘a’ ezberdin darabiltza. Lehenak aurreko lana jaso du. Bigarrenak jarraipenari keinua egiten dio.

marka proposamena & nortasuna

Marka soilaz haratago, markaren izaera eta tonua ere presente daude  euskararen aro berriari ateak zabaltzen bidelagun izan nahi duten aplikazio eta euskarri desberdinetan. Begirada digitala muinean du eta beste formatuetara egokitzeko gaitasuna du.