Project Description

PIOLET

Kirolariak gara. Kudeatzaileak gara.

Work / Piolet

erronka

Kirolen eta enpresen zelaiak ondo ezagutzen dituen kirolari talde gazte batek, kirolarietan eta kirol kudeaketan zentratutako proiektu bat jartzen du martxan eta euren markak izaera, nortasuna eta ezagutza islatu behar du. Bagoaz!

Lan eremuak

Branding & Komunikazio Estrategikoa

Diseinua & Esperientzia Digitala

Creative Content

branding & komunikazio estrategikoa

Marka bat sortzea eta bere branding-a lantzea, logotipotik harago doa; zeinu, elkarketa eta pertzepzio multzo batez osatzen da.

Begi-bistan ikusten ez diren elementu ugarik ere, indar handiz komunikatzen dute: izaera, balioak, kultura korporatiboa, inspirazioa… Laburbilduz, brandfeeling-aren pertzepzioa.

Piolet markaren kasuan, bi mundu zeuden bizikidetza harmonikoan: kirolaren mundua eta enpresaren mundua. Hortik, kolore solidoko oinarria eta kolore eta forma ezberdinez osatutako mosaikoa. Profesionaltasuna eta Zorroztasuna; irtenbide anitzak; dibertsitatea eta talde lana; moldagarritasuna; expertise eta enpresa eta kirolaren hizkuntza bikoitzaren menderatzea.

Kirolariak gara. Kudeatzaileak gara. Pioleten claim-ak jokalekuko ezagutza adituari egiten dio erreferentzia: kirolaren mundua, enpresaren munduarekin kontsonantzia eta bizikidetza harmonikoan. Piolet taldea osatzen duten kide guztiak kirolari profesionalak dira edo izan dira, eta guztiek enpresen mundua ezagutzen dute. Hau, nola markan hala claim-ean islatuta geratzen den balioa da.

diseinua & esperientzia digitala

Erabiltzaile esperientzia on bat eskaintzea UX Design on batetik hasten da, eta horrela garatu genuen Pioleten webgunea.

Bisitariari denbora aurrezten dion diseinu bat da, informazio erabilgarria modu intuitiboan eta klik bakarrera eskuragarri jartzen duena. Interfazea diseinatzerako garaian erabiltzailearen webeko bidaia (User’s Journey) kontuan eduki zen. Era berean, elkarrekitea eta bertatik mugitzeko modua, horrela erabiltzaileari bilaka dabilen hori eskaintzeko Piolet bisitatzen duenean.