Project Description

IVF – DONOSTIA

Ugalkortasunaren Euskal Institutua

Work / IVF Donostia

erronka

IVF Donostia Laguntza Bidezko unitateak, 2015. urtean hasi zuen bere ibilbidea helburu argi batekin: giza ugalkortasunaren eremuan erreferentziazko zentro bat bilakatzea. Irikieratik unitate honen bide-lagunak izan gara, eta beren komunikazio estrategia sortu dugu errotik. IVF Donostiaren proiektua egunetik egunera hazten da, eta guk beren ondoan jarraitzen dugu, lagunak izaten, talde bat osatuz eta beren komunikazio estrategikoaren eta eduki komunikazioaren buru izanik.

Lan eremuak

Branding & Komunikazio Estrategikoa

Diseinua & Esperientzia Digitala

Inbound MKT & Creative Content

branding & komunikazio estrategikoa

publizitate kanpainak

IVF Donostia, “Zientzia bere osotasunean” mezu nagusiari ezarritako izaera da. Egindako kanpainen bidez markaren nabaritasuna eta hirian duen posizionamendua bultzatu ditugu.

Kanpaina bakoitza modu ezberdin batean garatutakoa izan da, eta horietako bakoitza estrategikoki diseinatu da nori zuzentzen ari garen eta zer komunikatu nahi dugun kontutan izanda.

Argazkigintza estiloa. Estilo garbia, profesionala, argia eta gertuko; beraiek bezalakoa. Argazkigintza estiloaren definizioari esker, argazkien bidez hitz egiten dugu.

esperientzia digitala & Inbound MKT

Ikus-entzunezkoa. Beraien instalazioak zeharkatzeko, istorioak kontatzeko eta hiztegi zaila pertsonentzako baliozko mezu ulergarrietan itzultzeko baliagarriak diren pieza bisualak. Bideoak eduki estrategietan presentzia handia hartzen ari dira eta horregatik, IVF Donostiarentzat euskarri honen aldeko apustua argia izan da hasieratik.

Web. Erabiltzailean ardaztutako erabilgarritasuna, intuiziozko nabigazioa eta hizkuntza mediku teknikoaren egokitzapena izan ziren erronka nagusiak IVF Donostiako web diseinuaren sorkuntza, egituraketa eta kontzeptualizazioan. Beraien DNA guztia, IVF Donostiaren nukleoa, beren web orrialdean aurkitu daiteke. Ulertzeko, informatzeko eta modu erraz batean profesionalekin harremanetan jartzeko espazioa.

Eduki estrategia. Publiko ezberdinen arabera lantzen ditugu edukiak, IVF markaren estrategia eta posizionamendua aberasten duten eduki erabilgarriak eta baliozkoak sortzeko, gure komunikazioa bideratzen den horietara zuzentzen garen bitartean. Blog-ean, sare sozialetan eta albisteetan IVF Donostiak bezala hitz egin, sentitu eta erantzuten dugu; zuzenean.