Project Description

IBILIZ

Ametsen Zaindari

Work / Ibiliz Fundazioa

erronka

24 ordu baina gehiago eskatzen dituzten agendak, entrenamendu aurreko lana edota ikasketak, bazkal orduan tartetxo bat ateratzea “fisiora” joateko, dieta zorrotz bat eramatea, sare sozialetan aktiboak izatea… Guzti hau talentu handia duten kirolari gipuzkoar askoren isla da, askotan, eliteko kirolean jarraitzeko behar adina denbora edo laguntzarik izaten ez dutenak. Fundazioaren ideia kirolariei babesteko eta kirolaren mundu profesionalean dituzten ametsak egi bihurtzeko bokazioarekin jaiotzen da. Orain hasten dugu bidea: izen bat behar dugu, branding bat garatzea eta presente egoteko eta kirolariei babesa emateko moduko espazio digital bat. Aurrera!

Lan eremuak

Branding & Komunikazio Estrategikoa

Diseinua & Esperientzia Digitala

branding & komunikazio estrategikoa

Branding-eko prozesua Ibiliz Fundazioko taldearekin izenaren bila murgilduz hasi genuen. “Ibiliz” hitzak higitzeari egiten dio erreferentzia, baina “ibiliz bidea egiten da” sinesmenean inferitzen dugu. Kontzeptu aktibo bat, higitzen dena, mugimenduan dagoena eta aurreraka doana; Fundazioari lotutako pertzepzioa.

Ibiliz Fundazioa markari mugimendua eman genion, bide bat irudikatzen duen letren dantza leun batekin; zeharkatu beharreko bidea, fundazioa osatzen duten eta osatuko dutenekin egin beharrekoa: kirolariekin. Lortu beharreko helburu bat duten pertsonak eta horretarako gogor lan egiten dutenak, geratzen ez direnak eta helburua lortzeko behar adina ibiltzen direnak.

Guzti hori pausu irmoaz egiteak, ziur mugimendua indargabetzen duela. Hortik dator “Ibiliz” hitzarentzat letratipo sendoago bat aukeratzearen arrazoia; bidea ziurtasunez egiten dugu, Ibiliz Fundazioak emandako laguntza eta tinkotasunarekin kontatuz.

Ametsen Zaindari. Fundazioak gertutik babesten ditu kirolariak eta beren ametsen zaindari bihurtzen da; babestu egiten ditu eta eskaintzen dituen zerbitzuen bidez laguntzen die, horrela, kirolariak beraien ametsak lortu eta bizitzeaz arduratu daitezen gaur, orain.

BIZI. “Ametsak bizi”, markaren brandfeeling-ari gehitzeko sortutako kontzeptua. Ibiliz Fundazioa markaren beheko oinarri lerroan dauden silabek, “BI-ZI > BIZI” irakurrarazten dute. Espiritu hau barne-hartzen du, ez ibiliaz bidea egitearena bakarrik, ametsak lortzera iritsi arte bidea bizitzearena baizik, Ibiliz Fundazioa zaindari edukita.

diseinua & esperientzia digitala

Ibiliz-en web espazioa Ibiliz Fundazioa ezagutzeko leku bat baino askoz gehiago da, fundazioa babesten duen komunitatearen elkargunea da. Kirolariei laguntzeko leku bat, haien azken albiste eta balentriak gogoratzeko lekua.

Taldearen, profesionaltasunaren, gaurkotasunaren, eliteko kirolaren eta kirol munduari laguntzen dion motibazio eta pasioaren baloreak modu intuitibo, erraz eta bisualki erakargarri batean proiektatzen dituen interfazea. Ibiliz Fundazioaren ekosisteman interesgarria den guzti horretara iristeko denbora labur bat nahikoa den lekua.