Project Description

Haurtxokoak – Gaztelekuak

Gipuzkoako Foru Aldundia

Work / Haurtxokoak – Gaztelekuak

erronka

Haur eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko kanpaina eratu eta baita, Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen marka eratu.

Lan eremuak

Branding-a & Komunikazio estrategia

Diseinua

Ikus-entzunezkoa

branding-a

Gipuzkoako lurralde guztian zehar 100 Haurtxoko eta Gazteleku inguru daude eta sare osoaren aldarria egin eta hauen lana ikusarazteko, marka bateratu bat sortzeko beharra ikusi zen. Hausnarketa prozesu baten ondoren eta zerbitzu guztien baloreak aztertu ostean, guztien aterki gisa jokatzen duen Gipuzkoako Haurtxokoak eta Gaztelekuak marka sortu genuen.

Nire planik hoberena.

Nire lekua. Nire jendea. Nire mundua.

Haur eta Nerabeen Nazioarteko egunarekin batera hasi zen kanpaina. Helburua, Gipuzkoako haur eta nerabeen aisialdirako eskubidea aldarrikatzea zen, beren espazioa, beren jendea eta beren munduari erreferentzia egiten dion lelopean.

hedapena

Gipuzkoako 50.000 haur eta nerabeei gonbidapen bat bidali zitzaien beraien udalerriko zerbitzua ezagutzera animatuz.

bideoa

Gipuzkoako 20 haurtxoko eta gaztelekuetan elkarrizketak egin ziren, protagonistei ahotsa emanez. Horren erakusleiho da ondorengo bideoa.