Project Description

Joan-etorriak

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza

Work / Joan-etorriak

erronka

Beste hainbat sektorek bezala, garraio publikoak ere pairatu zituen Covid-19aren pandemiak sortutako ziurgabetasun eta beldurrak. Etengabe martxan egon den oinarrizko zerbitzua izan bada ere, erabiltzaile-kopuruak behera egin du nabarmen mugikortasun mugak ezarri diren garaietan.

Mugak malgutzearekin batera, bataz beste erabiltzaileen % 70a berreskuratu zituen Gipuzkoako garraio publikoak, baina oraindik erabiltzaileen % 30 hori berreskuratzeko erronka presente zegoen.

Gipuzkoako Garraio Publikoari dagokion lekua aitortzea, kalitatezko zerbitzu segurua dela azpimarratzea eta gipuzkoarron ongizatean eragin zuzena duen zerbitzua dela gogoraraztea ziren kanpainaren helburu nagusiak.

Lan eremuak

Komunikazio kanpaina

Spot-a

Street Marketing-a

Estrategia digitala

kanpaina eta ekintzak

Bizitza, bidaia baten moduan, joan-etorriez beteta dago. Eta joan zirenak itzuli dira dagoeneko. Erabiltzaileak momentu horiek berreskuratu eta gozatzera gonbidatu nahi izan ditu kanpainak, inoiz baino indar gehiagorekin.

‘Joan-etorriak’ lelopean, pandemia garai honek sortutako kezkak alde batera utzi eta Gipuzkoako herritarrak garraio publikora bueltatzeko erronkari aurre egin nahi izan dio kanpainiak, garraio publikoak pertsonen ongizatean eta bizimoduan eragiten dituen onurak balioan jarriaz.

street marketin ekintza – agertoki ibiltaria

Garraio publikoetako bidai-esperientzia herriko plazan. Gipuzkoarrok aukeratzen dugun mugikortasun ereduaz pentsatzera eramaten gaituen agertoki ibiltaria.

Bertan bizitako esperientziak garraio publikoaren eta pribatuaren artean lehentasunak ezartzera eta egiten duten erabileraren inguruko gogoeta egitera eraman ditu herritarrak. Zeharka eta gipuzkoarren eskutik, garraio publikoa erabiltzearen abantailak irudikatu eta balioan jarri ditu, haien erantzunen bidez.