Project Description

DONOSTIAKO

ESTRATEGIA BULEGOA

Work / Donostiako Estrategia Bulegoa

erronka

Donostiako Estrategia Bulegoarekin, branding estrategia lantzen hasi ginen elkarlanean. Bide horretan, Bulegoaren balore nagusiak identifikatu genituen eta komunikazio eraginkor bat sustatzeko beharrezkoak ziren kontzeptu nabarmenak zehaztu genituen.

Jarraitu beharreko arrazoibidea finkatu ondoren, urteko Komunikazio Plana garatu genuen eta bertan komunikazio online eta offline, ekitaldien antolaketa eta markaren restyling-a ere aurreikusi ziren, besteak beste.

Lan eremuak

Branding & Komunikazio Estrategikoa

Diseinua & Esperientzia Digitala

marka restyling-a

Estrategia Bulegoaren logoaren restylinga egin genuen bere garapen logikoan oinarrituz. Bere hasierako esentzia mantendu bagenuen ere, gaur egungo kutsua eman genion eta 2030 Estrategia beraren bilakaera irudikatu genuen.

branding & komunikazio estrategikoa

Donostiako Estrategia Bulegoa osatzen duten pertsona kopurua txikia bada ere, erakunde handia da hiriaren estrategiarekin harremana duten gai gehienen kudeaketa eta exekuzioari dagokionez eta gaur egun, zehazki, 2030ko Estrategia Planaren abiarazteari dagokionez. Ospatutako hiru branding saioen ondoren, komunikazio dossierra garatu genuen eta bertan bulegoaren jarduera, baloreak eta une bakoitzeko audientzia zein komunikazio kanal ezberdinei egokitutako iragarri beharreko diskurtsoa zehaztu genituen.