Project Description

Deustuko Unibertsitatea

Egitezko Ekintzailetzako Master Duala

Work / Deustuko Unibertsitatea

erronka

Harreman ekonomiko eta sozialen globalizazioa gure gaurkotasunaren tonua zehazten ari da; teknologia eta informazio aldaketak azkartasun handiz ematen ari dira. Deustuko Unibertsitatea, euskal enpresa-ehunean dauden puntako enpresekin lankidetzan, ezagutza, aldaketaren eta berrikuntzaren zerbitzura dagoen errekurtso estrategiko bat bezala artikulatzearen erronkari aurre egiten ari da. Markari izaera bisuala eta editoriala emateaz gain, Egitezko Ekintzailetzako Master Duala zein publikorentzat zuzenduta dagoen kontutan hartuta mezuaren garapen narratiboa jorratzea eskatzen zaigu, proiektua ezagutzera ematen den ekosistema zein den gogoan izanda. Horrelaxe egin genuen!

Lan eremuak

Branding & Komunikazioa Estrategikoa

Narratiba (Copy)

Diseinua & Estilo Editoriala

branding

Egitezko Ekintzailetzako Master Duala, master ezberdin bat, aitzindaria berrikuntza eta ekintzailetzako ekosistemari dagokionez, tradizionalismoan kokatuta geratuko ez den irudi bereizle bat behar duena. Hortik dator irudi bisuala eta lerro editoriala kolore biziko degradatuen bidez lantzea, marka bera freskuraz eta aire teknologiko eta gertukoaz janzten duena, eskuragarria eta posiblea eginaz aldi berean.

Markaren identitate bisuala garatzerako garaian, begirada bakarrez hauteman eta ulertzeko moduko pikto eta ilustrazioak garatzea garrantzitsua izan zen ideiak modu zehatzago batean kontzeptualizatzeko.

Narratiba. Deustuko Unibertsitateko Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaren narratiba eta mezu estrategikoa landu genituen eta Javier Miguel-ekin (Edumotion) lankidetzan sortutako bideo esplikatibora egokitu genuen.