Project Description

BETI ON

Eusko Jaurlaritza – Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

Work / BetiOn

erronka

Eusko Jaurlaritzaren BetiOn Telelaguntza zerbitzu publikoa ezagutarazteko sentsibilizazio kanpaina bat egitea, zerbitzuaren baloreak islatuz: gertutasuna, zaintza eta pertsonalizazioa.

Lan eremuak

Branding eta Komunikazio Estrategia

Arte Zuzendaritza

Publizitate kanpaina

ideia kreatiboa

Beti On, Beti hor. Uneroko zu zaintzen.

BetiOn Telelaguntza zerbitzu publikoari esker, egunero bakarrik bizi diren, edo laguntza behar duten, 54.000 pertsona baino gehiago babestuta sentitzen dira. Botoi bati ematearen keinuarekin, pertsona batekin hitz egiteko aukera eskaintzen die zerbitzuak, egunero, uneoro.

Kanpaina honetarako sortutako leloak ideia hori islatzea zuen helburu, hitz joko sinple baina aldi berean eraginkor baten bidez. Honez gain, telelaguntza sistema honek espazio fisikoa gaindituz eskaintzen dituen pertsonalizazio eta hurbiltasuna islatu nahi izan ziren.

Kanpainak prentsa idatzian eta irratian izan zuen oihartzun gehien.