Project Description

AGUR
ETXEBESTE!

Work / Agur Etxebeste!

erronka

Agur Etxebeste! Telmo Esnal eta Asier Altunaren filmaren komunikazio guztiaz arduratzea izan zen gure egitekoa. Filma grabatzen hastearekin batera hasi ginen pelikularen komunikazio estrategia garatzen. Irusoin ekoizetxearekin estuki lanean, Etxebestetarren buelta prestatu genuen: urte oso bateko komunikazio estrategia.

Lan eremuak

Komunikazio estrategia

Komunikazio kanpaina

Online estrategia

Prentsa-kabinetea

Bideoak

aguretxebeste.com

kanpaina & Zinemaldian Aurkezpena

2019ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen Agur Etxebeste! filma. Honela, iraila eta urria bitartean Euskal Herriko puntu ezberdinetan komunikazio kanpaina egin zen. Hedapena, markesinetan, autobusetan, tranbian, telebistan, sare sozialetan, irratian eta prentsa idatzian eginik.

Hedabideekin estuki lanean. Proiektu honen oihartzunean ezinbestekoa izan da hedabideek egindako lana. Horrela, hainbat elkarrizketa, erreportai eta artikulu idatzi ziren. Mila esker medio guztiei!

Videoak. Komunikazio estrategia guztiaren baitan, ikus entzunezko pildora ugari sortu dira, batez ere euskarri digitalean zabaltzeko. Gertuko elkarrizketa hauei esker, aktore, zuzendari, talde tekniko eta artistikoko profesionalak, ekoizleak, zinema munduko jendea etab. hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Benetan plazera izan da Agur Etxebeste! filmaren parte izatea. Eskerrik asko!