Project Description

AECC Gipuzkoa

Minbiziaren aurkako elkartea

Work / AECC Gipuzkoa

erronka

AECC Gipuzkoarekin, batez ere bi eremuetan egin dugu lan. Alde batetik, bere kanpaina ezberdinen komunikazio euskarrien diseinua landu dugu. Bestalde, “Minbiziaren aurkako musika minutu 1” kanpainaren koordinazioa eta pertsonalizazioa ere kudeatu dugu bi artista handien estutik: Leire Martínez, La Oreja de Van Gogh taldearen abeslaria, eta Sonaky euskal flamenko taldea.

Lan eremuak

Diseinua

Komunikazio kanpaina

diseinua

AECC Gipuzkoaren jarduera handia da eta TheNiu-n berak bultzatutako kanpaina batzuetan parte hartzeko aukera izan dugu. Zehazki, ondorengo kanpainen diseinua eta euskarri ezberdinetarako egin beharreko egokitzapenak landu ditugu: kanpaina korporatiboa, enpresen kanpaina, ikastetxeena, boluntariotza eta Tolosaldeko eskualdeko tabakoaren aurkako argazki lehiaketarena.

Offline eta online eremuetarako egindako diseinuak eta aldaketek egungo irudi baten ildoari jarraitu diote, herritarrengandik hurbil dagoena, eta beti helburu berarekin: minbiziaren aurkako borrokan elkarteak egiten duen jarduerari buruzko mezu positibo bat helaraztea.

ikus-entzunezko kanpainaren koordinazioa eta pertsonalizazioa

“Minbiziaren aurkako musika minutu 1” kanpainaren baitan, AECC Gipuzkoak “Zurekin, beti zure alde” abestiaren pertsonalizazioa eskatu zigun, La Oreja de Van Gogh taldeko Leire Martínez eta Sonakay euskal talde flamenkoaren eskutik. TheNiun beraiekin harremanetan jarri ginen eta abestiaren bertsio berriaren garapenaren koordinazioaz eta grabaketaz arduratu ginen, Mutrikuko AME estudioetan zein ikus-entzunezko formatuan.