Project Description

2016 BIDEA

dss2016eu · Donostia / San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiriburua

Work / 2016 Bidea

erronka

Donostia/San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiriburuak bultzatutako 2016 Bidea proiektua, Euskal Herri osoa zeharkatzen zuten 32 mendi etapez eta 100 kultur ekimen baina gehiagoz osatzen zen. Gure lana: igandero 150 pertsona batzea ekimen honetara etortzeko eta kultura eta naturaren arteko uztarketaz gozatzea.

Lan eremuak

Branding & Komunikazio Estrategikoa

Publizitate Kanpainak

Diseinua & Esperientzia Digitala

Sare Sozialen Kudeaketa

Creative Content & Copy Eginkizunak

komunikazio estrategikoa

150 pertsonentzako lekua duten 32 mendi etapa 32 komunikazio kanpaina txikiren sinonimoa da; bakoitza bere berezitasunekin… Gonbidatuen (preskriptoreak) bilaketa eta kudeaketa, prentsa kudeaketa, sare sozialen kudeaketa eta bide bakoitzari dagozkion euskarrien sorkuntza eta bidalketa… Nota guzti hauen baturak sortu du 2016 bidearen melodia.

Proiektu handia eta zirraragarria izan da eta talde lanari eta proiektuaren parte izan diren eragile guztien koordinazioari esker, Hiritartasun Kulturalaren ekimen arrakastatsuenetako bat bilakatu dena.

kanpainaren irudia & creative content

Mendizaletasuna eta kultura. Kanpainaren oinarrian dauden bi elementuen baturak paregabea bilakatu dute proiektua: kultura eta mendia, nahasketa arriskutsua baina bikain funtzionatu duena, ezberdina bezain erakargarria den zerbait eskainiaz.

Oinetakoen metaforaren bitartez, kanpaina irudiak kulturaren bidea mendian zeharkatu dela adierazten du. Oinetakoen elementuak, oinek, zuzenki erantzuten dio proiektuaren claim-ari, “2016 bidea. Ibilian egiten da kultura”

2016 bidea erakusketa. Azken etapako ibiltariei, Donostiako Boulevard-ean, proiektuak iraundako 9 hilabeteetan zehar igarotzen zen ibilaldi formatuko erakusketa bat eskaini zitzaien. 2016 bideari esker, mendia eta kultura uztartuz eta lagunartean, bizitako leku, ibiltari, esperientzia eta une bakoitzari egindako omenaldi bat.

laburpen digitala

9 hilabeteetako esperientziak erakusketa modura adierazi ziren, baina formatu interaktiboan ere landu genituen igandero proiektu honetan lagundu gaituztenen esperientziak aberasteko eta 2016 bidean bizitako esperientziak berpizten duen ondare bat uzteko.