Horrela ikusten gaituzte…

TheNiu enpresarekin Donostia 2016ko proiektu zailenetako batean lan egin genuen eta emaitza apartekoa izan zen. Hori horrela, babesletza memoriak egiteko beraiekin errepikatu genuen.

Egiten duten lanetik, taldearen profesionaltasuna, agertzen duten ardura eta eskaintzen duten prestasuna azpimarratuko nituzke. dss2016eu

Pablo Berástegui / Zuzendari Nagusia · Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua

TheNiu-rekin lan egiteak taldean lan egitea esan nahi du, bestaldean zure beharrak bereak egiten dituzten aliatuak daudela sentitzea, proposatutako erronkei trebetasunez, ahaleginez eta bizkortasunez erantzuten dietenak.

TheNiu kalitatezko lanaren bermea izateaz gain gertutasuna da, komunikaziorako etorria. — Tabakalera

Irene Basilio Intxausti / Komunikazio Zuzendaria · Tabakalera

TheNiu-rekin lan egitea erraza eta atsegina izan da. Emaitza profesional bikainaz gain, lan prozesu guztia arazoak modu ezberdin batean heltzea eragiten duten irrifarrez eta jarrera baikor kutsakorraz inguratuta egon da. Profesionaltasuna, konpromisoa eta gertutasuna uztartzen dituzte TheNiu-ko neskek, hasieran espero baino hobeagoak diren emaitzak lortzea ahalbidetuz.

Laburbilduz, TheNiu lan profesional baten berme bikaina da, bezeroa ondo sentiaraztea oinarrizkoa den estilo batekin. — Piolet

Iñigo Díaz de Cerio / CEO · Kirol Kudeatzailea · Piolet

2015ean hasi ginen TheNiu-rekin lanean eta gehien balioesten duguna gure proiektuarekiko duten inplikazioa da. “In company” kontzeptua muturreraino eramaten dute. Talde gaztea, dinamikoa, freskoa eta energia baikorrez betea da eta hori kanporaldera egiten duten komunikazio lan orotan transmititzen dute, gure lana elikatuz

Zorrotzak eta profesionalak dira diharduten arlo guztietan, zehaztasun eta edertasunarekiko zentzu aparta dute eta gure egunerokotasunean haztea eragiten diguten kontaktu sare bat daukate. — iNNoVaNDiS

Asun Ibánez (phD) / Zuzendari Akademikoa · Berrikuntzan eta Ekintzailetzan Espezializatzeko Berezko Titulua (iNNoVaNDiS) Deustuko Unibertsitatea

TheNiu-ko taldearekin lan egiteak gustua ematen du, freskotasuna transmititzen dute, arinak dira erantzunean eta profesionalak eta gertukoak beraien lanean. — Batea

Javier Etxabe / Bazkide-Zuzendaria · Batea

Foru Aldundiko Gazteria Atala garen heinean, TheNiu bezalako enpresa gazte eta bizkor batekin lan egitea aberasgarria eta oso atsegina izan da. — Gipuzkoako Foru Aldundia.

Xabier Agirrezabala / Haur, nerabe eta gazteen Sustapen Zerbitzuaren Zerbitzuburua · Gipuzkoako Foru Aldundia

TheNiu enpresa osatzen duten lan taldeari esker, IZETA SAGARDOTEGIA-ren zerbitzuak bezeroaren aurrean garbi ageri dira. Guretzat TheNiu enpresarekin lan egitea plazer handia izan da.— Izeta Sagardotegia

Mireia /Administrari

TheNiu-k gure esentzia harrapatzeko erraztasuna erakutsi du; zer garen erakusten laguntzen digu, zer nahi dugun eta nola egiten dugun; hau da, Jesuitak Donostiaren estrategia modu egokian garatzen laguntzen digu. TheNiu apustu ziurra da bere inplikazioagatik, konektatzeko duen erraztasunagatik eta hobekuntzarekin duen konpromisoagatik. TheNiu-k egiazkoaren indarra irudikatzen du. — Jesuitak Donostia

Amaia Arzamendi / Jesuitak Donostiako Zuzendaria

Zerbait kontatu nahi diguzu? Esaiguzu nahi duzuna formularioa beteaz
: )