Nius

Nire marka pertsonala: zertarako eta nola kudeatu 3 pausotan

 

Pentsa ezazu marka garrantzitsu batean, zure bizitzan eragin gehien duen horretan. Ziurrenik gertuko sentitzen duzun edota zure egunerokotasunean kontsumitzen duzun produktu baten marka darabilzu buruan. Marken inguruan pentsatzen dugunean, automatikoki, enpresa handien markak etortzen zaizkigu burura, konturatu gabe gure bizitzako marka garrantzitsuenetako bat gure marka pertsonala dela. Gutako bakoitza, norbanako bakoitza, marka bat da: “Izen propioa duen edonor marka bat da; zure ekintzak zure produktuak dira; eta esaten duzuna, zure kanpainak.” Risto Mejide, Urbrands.

 

Lortu zure blog-erako urteko egutegia!

 


Zertarako?

Enpresek beraien marka kudeatzen duten bezala, guk ere, neurri batean ala bestean, geurea ere kudeatu beharko genuke. Gestio egoki bat lagungarri izan daiteke:


· Besteengandik ezberdintzeko, ezinbestekoa egun.
· Ikusgaitasuna irabazteko, eta zure aukera profesionalak handitzeko
· Kontrolatzen dituzun gaietan erreferente bilakatzeko, eta horrelako gaiak jorratzean besteek zugan pentsatzeko.

Nola lortu?

Ulertuta, gure marka pertsonala kudeatzea ezinbestekoa da, baina zein dira jarraitu beharreko urratsak?

 

1. Ezagutu zaitez
Ezagutu zure indargune eta ahulguneak, eta sustatu besteek ezagutzea nahi dituzun horiek.

2. Leial jokatu zurekiko
Marka pertsonalak zure ezaguera eta nortasunarekin bat joan behar du, helburua ez da ez zaren zerbait helaraztea. Hori horrela izango balitz, lortutako emaitza bilatzen denaren aurkakoa izango da.

3. Bihur itzazu Internet eta IKTak zure aliatu
Erabil itzazu Internetek eta IKTek eskaintzen dizkiguten lanabesak zure marka pertsonala komunikatzeko.

 

· Sare sozialak
Jar zaitez kontaktuan arlo profesionalean interesgarri izan daitezkeen erabiltzaileekin.
Erabil ezazu izen bera sare sozialetako perfil ezberdinetan errazago aurki zaitzaten.
Zaindu partekatzen duzun edukia, gutxien espero duzun pertsona ere ikustera irits daiteke.

 

· Blog-a

> Blog-a Personal Branding-eko estrategiaren oinarri izan daiteke, horregatik:
> Sor ezazu zure irakurleei interesatzen zaien eta balioa gehitzen duen eduki originala.
> Mantendu aldizkakotasuna. Helburua ez da egunero argitaratzea ondoren hiru hilabete ia argitaratu gabe egoteko.


 

Egutegi editorial bat egoera hori ekiditeko lanabes bikaina izan daiteke. Egin zaitez zurearekin eta hasi zure blog-ari forma ematen!

Deska

 


 

Jarrai gaitzazu Instagram + Facebook + Twitter + Pinterest + Linkedin

Partekatu gure posta

Iruzkin bat utzi

Zure helbide elektronikoa ez da publikatuko. Derrigorrezko atalak * bidez adierazita daude